XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina itxialdian itorik, kanporatu beharra azaltzen zaie, mundu orok beraien zorionaren berri jakin dezan.

Laugarren kapituluan, udan, egunaz hasten dira hondartzan beraien arteko harremanak, igeri egiten irakatsi Theresitari, Theresitak gizonaren ardura eraman... eta pintorea agertzen da, kanpotar bat, bikotea bortxatuz, une batzutan bederen, hirukotea, osatuko duena; baina honen eragina txikia da erabat.

Ez ordea senide bat etortzean sortzen den ekaitza; dramaren eragilea, familia, hezkuntza, morala eta hainbat gauzaren izenez maitasunezko batasun oso hura puskatu eta hondatuko duen senidea.

Eta senidearen hamar eguneko epea luzeegia suertatzen da, bostgarren kapituluan ikusten den bezala.

Izan ere Theresari den-dena kontatu ondoren beren buruak itoaz hiltzea erabakitzen baitute egun hartan bertan: Theresa itoko da: aita besoetakoa azken orduan salbatua izan arren, pintatzaileari doakio, historia kontatu, ta gero, Theresarekin bat egin itsasoaren hondoan, beraien arteko maitasuna zati ezina zela erakutsiz.

Eboluzioa ta ekintzak oso logikoak dira, uneari dagozkionak eta ez besterik! Baina hau gaia da, eta liburuaren barnean, kapituluen zehar beste eboluzio bat dago deskripzio, sentimendu eta egoerak azaltzean; gero ta sakonagoak baitira.

Bukatzeko amaiera

Oro har, liburuak emetasuna, gozotasuna eta eztitasuna dario: ongi landuta dagoen liburu on bat dela azalduz.

Azkenik eta honekin lantxo honi bukaera emateko, ohar bat egin nahi nuke: hots, amaiera.

Niretzat oso garrantzitsua izaten da eboluzio, lan baten azkena baita eta irakurleak jasotzen duen azken inpresioa ere.

Liburu honetakoa izugarri ona da, aita besoetakoa itsasoratzerakoan maitasunaren lokarria nolakoa den adieraziz aparte, egin zezakeen gauza bakarra egiten du; hots, bere burua hil Theresari jarraituz.

Pintatzaileak berriz, historia jakitean, guztiaz oharturik bere oroimena egitea erabakitzen du eta haien maitasunaren miraria kontatzea.

Azkenik irtenbide bat soilik duela ikusirik eta jende zintzo ta zuzen artean egon nahi ez; amets etsigarria alkoholean itoko du.

Berriro dinot, euskaraz idatzitako eleberririk onenetarikoa.

Xabier E.